Zuhaitz landaketa egin dute Ertxiña mendian

Maialen Etxaniz 2024ko otsailaren 4a

Guztira, 180 arbola sartu zituzten Ertxiñan. Hainbat udalek antolatu zuten ekintza, elkarlanean. 

Zuhaitz landaketa egin zuten atzo, larunbatez, Ertxiña mendian, Zestoako eta Mendaroko udalek eta Itziarko Auzo Udalak elkarlanean eta Naturtzaindiaren laguntzarekin antolatuta. Guztira, 180 zuhaitz landatu zituzten Zestoako mendi horretan, auzolanean. Haur zein heldu animatu zen landaketan parte hartzera, eta elkarrekin aritu ziren arbolak sartzen. Arteak eta gartxuak landatu zituzten.

(Argazkiak: Zestoako Udala/Zigor Plazaola)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide