Pentsionistak Martxan taldeak eta Ekain guraso elkarteak deituta, protesta egin zuten atzo arratsaldean Zestoan, "mediku zerbitzu prekarioa" dutela adierazteko. Hain zuzen, Zestoan "mediku falta larria" dagoela salatu zuten atzokoan, eta ehundik gora herritar batu zen anbulatorioaren parean egindako elkarretaratzera.
Deitzaileek azaldu dutenez, anbulatorioan egoten diren bi medikuetako bat egunean ordu eta erdi gutxiago egongo da lanean herrian, eta beste medikua astearteetan eta ostegunetan baino ez da egongo zestoarren zerbitzura. Osasungintza publikoaren egoeraz "kezkatuta" daude zestoarrak, eta zerbitzuaren gaineko jarraipena egiten segituko dutela azpimarratu dute.
