Hilaren amaierarako iraupen eskiko irteera antolatu du Agiro mendi klubak: otsailaren 23an, aterako dira Zestoatik, eta 25ean itzuliko dira herrira. Iraupen eskia egingo dute bi egunez Somporten (Aragoi, Espainia), eta elurretako raketekin ibilaldiak ere egingo dituzte.
Beharrezkoa da asteburuko irteeran parte hartzeko aurretik izena ematea, 665 75 69 52 telefonora deituta. Plaza kopurua mugatua da. Aisa aterpetxean bi gau, bi gosari eta afari bat izango dituzte parte hartzaileek, 70 euroren truke, baina garraioa bakoitzaren ardura izango da. Dena dela, guztia antolatzeko bilera bat egingo dute astebete lehenago.