Zestoako Wadna elkartea Sahararen aldeko janari bilketa egiten ari da aste honetan. Ostiralera arte herriko eskolan zein Miantxa, Unide eta Elorza dendetan egongo diren orgetan utzi daiteke janaria, baina larunbatean egingo dute janari bilketa handia udaletxe azpian. 10:00etatik 13:30era arte egongo da bertan produktuak uzteko aukera. Eraman daitezkeen produktuen artean, besteak beste, lekaleak, atuna eta antxoak oliotan, pastak, azukrea edota konpresak daude.