"Mediku zerbitzu prekarioa" salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean Zestoan

Iraia Oteiza 2024ko urtarrilaren 31

Zestoako osasun zentroa. (Zestoako Udala)

19:00etan elkartuko dira herriko anbulatorioaren parean eta bertan egongo dira 19:15 arte. Mediku zerbitzua murriztu zaiela salatuko dute.

Osakidetzako defentsaren aldeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean Zestoan, Pentsionistak Martxan taldeak eta Ekain guraso elkarteak deituta. 19:00etan herriko anbulatorioaren parean elkartuko dira eta bertan egongo dira 19:15 arte. Otsailean ere "mediku zerbitzu prekarioa" izango dutela salatuko dute han, zerbitzua murriztu zaielako. Izan ere, anbulatorioan egoten diren bi medikuetako bat egunean ordu eta erdi gutxiago egongo da lanean herrian, eta beste medikua astearte eta ostegunetan baino ez da egongo zestoarren zerbitzura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide