Aizarnako plazan konponketa lanak egingo dituzte, eta horrek autoen sarbidea baldintzatuko du datozen egunetan. Hain zuzen, ibilgailuek ezingo dute plazara sartu bihar 10:30etik 18:00etara; ostegunean eta ostiralean, aldiz, 09:00etatik 18:00etara egongo da itxita bidea. Ordu horretatik aurrera auto arruntek izango dute bertatik igarotzeko baimena, pisu handiko ibilgailuek, berriz, ez.
Bidea moztuta dagoen bitartean autoek Lorbidea, Ezenarrobia eta Akuabidetik egin beharko dituzte joan-etorriak.