Herri afariarekin bukatu dituzte santainesak Iraetan

Aitziber Arzallus 2024ko urtarrilaren 28a

Herri afaria egin zuten atzo Iraetako frontoian. (Utzitakoa)

Bi asteburuz ospatu dituzte Santa Ines jaiak Iraetan. Atzo gaueko herri afari jendetsuarekin eta Olber DJaren saioarekin, datorren urte artekoak eginda utzi dituzte.

Bukatu dira aurtengo Iraetako santainesak. Joan den astebururako zein asteburu honetarako era guztietako jardueraz betetako egitaraua prestatua zuten, eta aurreikusitako dena behar bezala eginda, aurtengo jaiak ondo ospatuta utzi dituzte. Hain zuzen ere, herri afaria antolatu zuten festetako azkenaurreko ekintza gisa, eta jende mordoxka batu zen auzoko frontoian. Ondoren, Olber DJa arduratu zen musika jartzeaz, eta festa beste pixka bat luzatzeaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide