Amaitu da agroekologian oinarritutako Zestotik Mahaira zikloa. Zestoako Udalak antolatu du ekimena, eta abendutik urtarrilera bitarte askotariko ekintzak egin dituzte. Atzo egin zuten jardunaldiaren barruko azken saioa. Hain zuzen, Amillubi Lurra Taupaka proiektua aurkeztu zuten Alondero aretoan, eta hainbat herritar bertaratu zen saiora, egitasmoa xehetasunez ezagutzera.
Amillubi proiektua gizarteratzen jarraitzen dute haren sustatzaileek, eta azken asteetan Euskal Herriko hainbat txokotan ibili dira egitasmoa aurkezten.