'Pertsonen izaera' gaia izango dute hizpide ostiraleko tertulian Arroabean

Intza Trula 2024ko urtarrilaren 23a

Kafe tertulia egingo dute ostiralean Arroabean.

18:30ean hasiko da Pertsonen izaera kafe tertulia Arroabeko Elkargunean. Luis Martijak dinamizatuko du saioa.

Ostiral honetan, urtarrilaren 26an, Pertsonen izaera gaia izango dute oinarri Arroabeko kafe tertulian. Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du saioa, eta Luis Martijak gidatuko du. Hori horrela, interesa dutenek 18:30ean gerturatu beharko dute Arroabeko Elkargunera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide