Juana liburua aurkeztuko du Jon Artano kazetari zestoarrak datorren ostegunean, urtarrilaren 25ean, Arroabeko eskola zaharrean. Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du hitzordua, eta liburuaren nondik norakoak ezagutu nahi dituztenek 19:00etan gerturatu beharko dute Arroabeko eskola zaharrera.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak ematen duten Tene Mujika Bekari esker idatzi du Artanok Juana, ez fikziozko lana, eta 2023ko urrian aurkeztu zuen lehendabizikoz Donostian. 160 orriko lana da, Juana Perea Plata zenaren istorioa oinarri duena. 2020an erail zuten Perea gizon armatu batzuek, Kolonbian.