Umeen egunarekin hasi dituzte Santa Ines festak Zestoako Iraeta auzoan. Haur mordoa bertaratu da arratsaldean zehar puzgarriez gozatzera, baita tren txikian ibiltzera ere. Horrez gainera, hotzari aurre egiteko txokolate beroa banatu diete auzora gerturatu diren guztiei.
Indarrak gorde beharko dituzte auzotarrek, bi astez luzatuko baitira festak. Bihar, esaterako, Santa Ines eguna ospatuko dute: txupinazoa, jubilatuen hamaiketakoa eta Iraetako Pilota Txapelketa antolatu dituzte, besteak beste.
Honakoa da biharko eta datorren asteko egitaraua:
Urtarrilak 21, Santa Ines eguna
- 11:00. Txupinazoa.
- Jarraian, Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa.
- 11:30. Gaztetxoen pilota partidak eta Iraetako Pilota Txapelketako finalak.
- 12:30. Santa Ines eguneko meza.
- 17:30. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa, Errota harriaren txapelketa, Emakumeen Banakako Harrijasotzaile Txapelketa eta Gazteen Banakako Aizkolari Txapelketa.
Urtarrilak 26, ostirala
- 22:00. XXXIII. Mus Txapelketa Bekoetxen.
Urtarrilak 27, larunbata
- 13:00. Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean.
- 14:00. Pintxo lehiaketan aurkeztutako pintxoekin bazkaria Gure Ordeka elkartean.
- 19:30. Triki poteoa frontoitik hasita.
- 21:00. Afari herrikoia.
- 00:00. Dj Olber.