Kiroldegiko kantxa erabil daiteke berriz ere

Intza Trula 2024ko urtarrilaren 15a

Zestoako kiroldegiko kantxa. (Danbolin)

Zestoako kiroldegiko estalpea berritzeko lanetan jardun dute azken asteetan, eta horren ondorioz itxita egon da kantxa. Udalak jakinarazi du dagoeneko garbiketa eta txukunketa lanak egin dituztela eta kantxa berriz ere erabilgarri dagoela.

Zestoako kiroldegiko kantxa zabalik dagoela jakinarazi du Zestoako Udalak. Izan ere, kiroldegiko estalpearen berrikuntza lanak direla medio, itxita egon da kantxa hainbat astez, baina garbiketa eta txukunketa lanak amaitu dituzte jada eta erabiltzeko moduan dago berriz ere.

Halere, udalak jakitera eman duenez, oraingoz entrenamenduak egiteko soilik erabiliko da, eta epe laburrean erabili ahal izango dute gainontzeko herritarrek. Gaurtik aurrera, adibidez, eskola kiroleko entrenamenduak bertan egiten hasiko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide