Eskola txikiko parkea epe laburrean erabilgarri egongo dela aurreikusi du udalak

Intza Trula 2024ko urtarrilaren 13a

Zestoako eskola txikiko parkea kiskalita. (Zestoako Udala)

Joan den igandean, hilaren 7an, Zestoako eskola txikiko parkean sute txiki bat eragin zuen herritar batek. Udalak azaldu du konponketa lanak hilabeteko epean amaitzea aurreikusten duela.

Zestoako eskola txikiko parkearen konponketa lanek hilabete inguru iraungo dutela aurreikusten du udalak. Izan ere, urtarrilaren 7an, Zestoako eskola txikiko parkearen zati bat kiskalita geratu zen herritar batek eragindako sute txiki baten ondorioz.

Zestoarren segurtasuna bermatze aldera parkerako sarbidea debekatuta dago egun, eta horrela jarraituko du lanak amaitu bitartean. Zestoako Udalak dagoneko eskatu du kiskalitakoa ordezkatzeko jolas berria, eta hilabeteko epean konpontzea, ingurua txukuntzea eta parkea berriz ere zabaltzea da asmoa.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide