Osasun sistema publikoa defendatzeko elkartuko dira astelehenean, hilaren 15ean, Zestoan. Pentsionistak Martxan taldeak antolatu du elkarretaratzea, eta herriko jubilatuei bertaratzeko deia egin die. 12:00etatik 12:15era bitartean izango da elkarretaratzea, anbulatorioaren aurrean.
Osakidetzari babesa erakustea eta pribatizazioaren aurka protesta egitea dute helburu.