Zestoako Euskara Foroak 2024ko lehen bilera egingo du bihar, osteguna, hilaren 11. Alonderon jarri dute hitzordua, 15:30ean, eta ordubete inguru iraungo du batzarrak.
Hiru gai nagusi jorratuko dituzte Euskara Foroaren kideek urte berriko lehen bilera horretan: helduen hizkuntza erabileran eragiteko egitasmoak, pantailen gaineko kezkak eta datorren Korrika.
Euskara Foroaren beste guztiak bezala, bilera irekia izango da biharkoa, eta herritarrak bertara azaltzeko deia egin dute: "Gai horietaz gurekin pentsatzera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak. Bestelako gaiak, proposamenak, kezkak entzuteko ere prest gaude".