'Kontaidazu ipuin bat' egitasmoaren barruan saio berria egingo dute bihar liburutegian

Intza Trula 2024ko urtarrilaren 8a

Zestoako Udal Liburutegia.

Nora Palmitanok kontatuko du ipuina bihar arratsaldeko saioan. LH1. eta 2. mailetako haurrei zuzendutakoa izango da.

Kontaidazu ipuin bat egitasmoaren barruan, saio berria egingo dute bihar arratsaldean Zestoako Udal Liburutegian. Oraingoan, Nora Palmitano ipuin kontalariak gidatuko du saioa, eta LH1. eta 2. mailetako haurrei bideratutakoa izango da.

17:30ean hasiko da ipuin kontaketa saioa, liburutegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide