Gabon eskean bildutako diruarekin afaria antolatu dute Arroabean

Intza Trula 2024ko urtarrilaren 8a

2023ko Gabon eskea Arroabean. (Utzitakoa)

Ostiral honetan, hilaren 12an, izango da afaria. Izen-ematea zabalik egongo da urtarrilaren 10era bitarte.

Ostiral honetan, urtarrilaren 12an, afaria egingo dute Arroabeko Ederki elkartean. Joateko interesa duten herritarrek zabalik dute izena emateko aukera, hilaren 10era arte, Txara dendan.

Hain zuzen, joan den abenduaren 24an atera ziren Gabon eskera Arroabean, trikiti eta pandero doinuz lagunduta, eta bertan eskuratutako dirua erabiliko dute ostiraleko afaria egiteko. Haurren afaria 20:00etan izango da; gazte eta helduena, aldiz, 21:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide