Bigarren eskuko liburuen azoka egin dute liburutegian

Intza Trula 2023ko abenduaren 22a

Bigarren eskuko liburuen azoka Zestoako liburutegian. (Intza Trula)

Errepikatuta dituzten liburuz jositako bi mahai jarri dituzte liburutegiko sarreran. 10:00etatik 12:30era bitartean egon da zabalik azoka. 

Errepikatuta dituzten liburuei etekina ateratzeko helburuarekin, bigarren eskuko azoka egin dute gaur goizean Zestoako liburutegian. Eguraldi kaskarrak liburuak barruan jartzera behartu arren, zestoar ugari bertaratu da 10:00etatik 12:30era bitartean azokara.

Haur zein helduentzako liburuak eskuratzeko aukera izan dute bertaratu direnek, 2 eta 4 eurotan. Azokak herritarren artean izandako harrera ona ikusita, udaberrian berriz ere antolatzeko asmoa erakutsi dute.

Gabonetako ordutegia

Datozen asteetan, ordutegi berezia izango du liburutegiak, eta zenbait egunetan itxita egongo da. Hori horrela, honakoa da liburutegiaren Gabonetako ordutegia:

  • Abenduak 25, astelehena: itxita.
  • Abenduak 26, asteartea: itxita.
  • Abenduak 27, asteazkena: 09:00etatik 13:00etara.
  • Abenduak 28, osteguna: 09:00etatik 13:00etara
  • Abenduak 29, ostirala: 09:00etatik 13:00etara.
  • Urtarrilak 1, astelehena: itxita.

Urtarrilaren 2tik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du liburutegiak: 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide