Bigarren eskuko liburuen azoka egingo dute ostiralean liburutegian

Intza Trula 2023ko abenduaren 19a

Zestoako Udal Liburutegia. (Artxibokoa)

Askotariko liburuak jarriko dituzte herritarren eskura. 10:00etatik 12:30era bitartean egongo da zabalik azoka, Zestoako liburutegian.

Zestoako Udal liburutegiak bigarren eskuko liburuen azoka antolatu du datorren ostiralerako, hilaren 22rako. Denetariko liburuak eskuratu ahal izango dituzte postura gerturatzen direnek, 10:00etatik 12:30era bitartean, herriko liburutegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide