22 lagun elkartu dira ibilaldi luzean

Intza Trula 2023ko abenduaren 14a

Hainbat lagun gaur goizean Azpeititik Zestoarako ibilaldian. (Zestoako Udala)

Zestoa Osasuntsu programaren barruko jarduera izan da ibilaldia. Azpeitira joateko 09:00etan hartu dute autobusa Zestoan, gero handik herrira oinez itzultzeko. 

Zestoa Osasuntsu programaren barruan 8,5 kilometroko ibilaldia egin dute gaur goizean 22 lagunek. Hain zuzen, 09:00etan Azpeitira joateko autobusa hartu dute, handik berriz ere Zestoara oinez itzultzeko.

Zestoa Osasuntsu programak, besteak beste, adinekoen ariketa fisikoa bultzatzea du helburu. 

Hainbat lagun Azpeititik Zestoara oinez, gaur goizean. (Zestoako Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide