Ibilaldi luzea egingo dute bihar, Azpeititik Zestoara

Intza Trula 2023ko abenduaren 13a

Zestoa Osasuntsu egitasmoko irudia. (Zestoako Udala)

08:50ean jarri dute hitzordua, herriko kiroldegiaren aurrean, 09:00etan Azpeitira doan autobusa hartzeko. 8,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute guztira, Zestoa Osasuntsu programaren barruan.

Zestoa Osasuntsu programaren barruan ibilaldi luzea egiteko elkartuko dira bihar Zestoan. Parte hartzaileak 08:50ean bilduko dira kiroldegiaren aurrean, 09:00etan Azpeitira doan autobusa hartzeko.

Behin iritsita, Azpeititik Zestoara joango dira oinez, guztira 8,5 kilometroko ibilbidea osatuz. Amaitzean, indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide