Zestoaren eta Urepeleren arteko senidetze proiektuaren lantaldearen bigarren bilera irekia egingo dute ostiral honetan. Hain zuzen, azaroaren 18an Zestoan lehen atala beteta, azaroaren 26an osatu zuten Zestoak eta Urepelek bi herrien arteko senidetza, Urepelen (Nafarroa Beherea).
Orain, proiektuarekin aurrera jarraitzeko eta datozen hilabeteetan egin beharreko lanak zehazteko bigarren bilera irekia egingo dute. Ostiralean, hilaren 14an, izango da bilera. 18:00etan Alonderon.