Gaur egingo dute abenduko 'Kontaidazu ipuin bat' egitasmoaren saioa

Mailo Oiarzabal 2023ko abenduaren 12a

'Kontaidazu ipuin bat' egitasmoaren ikasturte honetako irudia.

Maialen Astigarraga izango da kontalaria, Haur Hezkuntzako umeei zuzendutako emanaldian. Udal Liburutegian dute hitzordua, 17:30ean.

Kontaidazu ipuin bat egitasmoaren abenduko saioa egingo dute gaur arratsaldean Zestoako Udal Liburutegian. Haur Hezkuntzako umeei zuzendutako saioa izango da gaurkoa, eta Maialen Astigarraga ariko da ipuin kontalari lanetan.

Ohi bezala, 17:30ean hasiko da ipuin kontaketa saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide