Batzarra deitu du biharko Zestoako Udalak Aizarnan

Mailo Oiarzabal 2023ko abenduaren 12a

Aizarnako plaza. (Zestoako Udalak)

Saneamendu sarearen eta igogailuaren proiektuak zein elizako erlojuaren eraberritzea izango dituzte hizpide, 19:00etatik aurrera, Herri Elkartean.

Zestoako Udalak deituta, batzar irekia egingo dute bihar Aizarnako Herri Elkartean. 19:00etan hasiko da bilkura, eta Aizarnari dagozkion hiru gai nagusi jorratuko dituzte bertan: saneamendu orokorraren eta igogailuaren proiektuak, eta Aizarnako elizako erloju zaharraren eraberritzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide