Bidegorria Iraetan moztuta, ur hornidura berritzeko lanak direla eta

Mailo Oiarzabal 2023ko abenduaren 5a

Hondeamakina lanean bidegorri ondoan, gaur. (Mailo Oiarzabal)

Zestoa eta Iraeta lotzen dituen bidegorria Iraetara iristear trenaren bidetik ibai ondora jaisten den puntuan dago moztuta.

Ur hornidura berritzeko lanak hasi dituzte Iraeta inguruan, eta lan horiek Zestoa eta Iraeta lotzen dituen bidegorrian eragin dute. Atzotik, eta zehaztu gabeko epean, bidegorria moztuta egongo da Zestoatik Iraetara iristear trenaren bidetik ibai ondora jaisten den puntuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide