Gaztetxoentzat Gabonetan egongo diren ekintzen berri eman dute

Intza Trula 2023ko abenduaren 4a

Zestoako Gaztelekuko sarrera. (Artxibokoa)

Abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra hainbat jarduera antolatu dituzte gaztetxoentzat Zestoan. Horietan parte hartzeko abenduaren 15a baino lehen eman beharko da izena.

Abenduaren 27an hasi eta urtarrilaren 4ra arte haurrei eta nerabeei bideratutako ekintza sorta bat prestatu du Zestoako Udalak. Parte hartzeko izena eman behar da Gaztelekuan bertan edota 688 68 40 29 telefonora idatzita, abenduaren 15a baino lehen.

Askotariko jarduerak prestatu dituzte Gaztelekuan, Alonderon eta kiroldegian: hala nola sukaldaritza tailerra, irteerak, barreterapia saioa eta dantza ikastaroa.

Egitaraua: 

Abenduak 27, asteazkena:

  • Hortzetako pastaren tailerra. Mari Artano eta Goiatz Aristirekin, Gaztelekuan. HH4. eta 5. mailetakoak 11:00etan edo 12:00etan; 1. ziklokoak 16:00etan edo 17:00etan, eta 2. zikokak 18:00etan edo 19:00etan.
  • Barreterapia saioa. Manex Beristainekin, Alonderon. 3. zikloko ikasleak 15:30ean, eta, DBHkoak 18:00etan.

Abenduak 28, osteguna:

  • Irteera Reale Arenara eta Txuri Urdinera. 3. zikloko eta DBHko ikasleei zuzenduta. Irteera 14:15ean izango da, Gurutzean, eta itzulera 20:00etan. Dirulaguntza jasotzen dutenentzat doan izango da; gainontzekoek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Antolatzaileek azaldu dute 12 urtetik beherakoek kaskoa etxetik eraman beharko dutela.

Abenduak 29, ostirala:

  • Sukaldaritza tailerra eta askaria. DBHko ikasleei zuzendutakoa da eta 17:00etan izango da, Gaztelekuan.

Urtarrilak 2, asteartea:

  • Sukaldaritza tailerra: gailetak. 3. zikloko ikasleei zuzendutakoa izango da, 17:00etan Gaztelekuan. 

Urtarrilak 3, asteazkena:

  • Dantza urbanoak. Elene Carreterok gidatuko du saioa. 3. ziklokoak 17:00etan eta DBHkoak 18:00etan. Kiroldegian.

Urtarrilak 4, osteguna:

  • Lego lehiaketa. 3. zikloko eta DBHko ikasleei zuzendutakoa izango da, 16:00etan Gaztelekuan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide