Arroabean bihar hasiko dira Gabon eskerako entseguekin

Aitziber Arzallus 2023ko abenduaren 4a

Elkargunean egingo dute entsegua, 17:00etan hasita, eta ordu erdiko iraupena izango du saioak. Abenduaren 14an, 19an eta 21ean ere elkartuko dira.  

Arroabean hasita daude Gabonetarako prestaketekin, eta dagoeneko jarri dituzte entseguetarako datak abenduaren 24an Gabon eskean atera nahi duten herritarrentzat. Bihar izango da aurreneko saioa, 17:00etan hasita, Elkargunean. Ordu erdiko iraupena izango du entseguak.

Bihar ez ezik, abenduaren 14an, 19an eta 21ean ere elkartuko dira Gabon eskerako prestatzeko. Egun horietan ere Elkargunean bilduko dira, 17:00etan.

Antolatzaileek jakinarazi dute, abenduaren 24an eskean ateratzeaz gain, abenduaren 30ean Zestoako San Juan eta Gisasola egoitzetara joateko asmoa dutela, haietan bizi diren adinekoei opariak ematera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide