Gurutze Jubilatuen taberna bete dute gaur eguerdian makina bat lagunek, jubilatuen asteari agurra emateko bazkarian. Hain zuzen, Zestoako eta Aizarnazabalgo herritarrak izan dira otorduaz gozatu eta lagunartean egotera gerturatu direnak. Amaieran, gainera, ondorengo herritarrek oroigarri bana jaso dute: Juan Etxabe, Juan Altuna, Juana Guridi, Jesus Goikoetxea, Juana Elorza, Mª Luisa Alberdi, Koro Odriozola, Mª Aizpurua, Mertxe Etxaide eta Karmen Izeta. Bazkariaren aurretik, 12:30ean, urtean zehar hil diren bazkideen aldeko meza ere egin dute.
Azaroaren 27an hasi zuten jubilatuen astea, Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak antolatuta, eta aste osoan zehar askotariko jarduerak egin dituzte herrian; hala nola bingoa, karta jokoak eta ibilaldia.