Gaztain erre eguna ospatu zuten atzo arratsaldean Arroabeko frontoian, eta auzotar mordoa bildu zen danbolinen bueltan, gaztaina erreak jateko. Euskararen Eguna da bihar, abenduaren 3a, eta horren harira antolatutako ekintza izan zen.
Haur, gazte zein heldu hurbildu zen gaztaina janera, eta kantu poteoa ere egin zuten, trikitiaren eta panderoaren laguntzaz.