Gurutze Jubilatuen Astearen barruan Bide Osasuntsua ibilaldia egiteko elkartu dira kiroldegiaren aurrean gaur goizean. Euria eta hotza baziren ere, aterkiak hartu eta bideari ekin diote hainbat lagunek.
Gutxi gorabehera sei kilometroko ibilbidea egin dute, Zestoa inguratzen duten txokoetatik barrena. Gurutze tabernan amaitu dute ibilbidea, zain baitzituzten han tabernariak, askotariko pintxoekin.
Bihar emango diote amaiera Gurutze Jubilatuen Asteari: urtean zehar hil diren bazkideen aldeko meza egingo dute 12:30ean, eta elkarte bazkaria 14:30ean.
(Argazkiak: Mikel Irure eta Intza Trula)