Lehen sorospenetako saioa egiteko aukera izango dute Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan

Intza Trula 2023ko abenduaren 1a

Lehen sorospenak. (Pixabay)

Zestoa Osasuntsu programa aurrera doa eta datorren astearterako, hilaren 5erako, jarri dute hurrengo hitzordua: lehen sorospenetako saioa. Bi ordu iraungo ditu ikastaroak, 18:00etatik 20:00etara, eta Alonderon izango da.

Datorren asteartean, hilaren 5ean, lehen sorospenenetako oinarriak barneratzeko aukera izango dute Zestoa Osasuntsu programaren barruan antolatutako ikastaroan.

Bi ordu iraungo ditu, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Alonderon. Besteak beste, istripu edo ezbehar baten aurrean nola jokatu irakatsiko diete saiora bertaratzen direnei. Herritar guztiei zabaldutako saioa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide