Historiaurreko hainbat bitxi erakutsiz bukatu dute Zestoako aurtengo Arkeologia Astea

Aitziber Arzallus 2023ko azaroaren 26a

Zestoako eta inguruko aztarnategietan azken urteetan egin dituzten aurkikuntzak udaletxeko arkupeetan jarri dituzte ikusgai, herritarrek horien berri izan dezaten.

Bukatu dute Zestoako aurtengo Arkeologia Astea. Antxieta arkeologia taldeak udaletxeko arkupeetan gaur eguerdi partean jarri duen erakusketa izan da egitaraua betetzat eman duen jarduera. Zestoako eta inguruko aztarnategietan azken urteetan egindako aurkikuntzak jarri dituzte ikusgai, herritarrek horien berri izan dezaten, eta bat baino gehiago izan dira jakin-minak bultzatuta erakusketa bertatik bertara ikusteko hautua egin dutenak.

Gaurko erakusketak eta astean zehar egin dituzten bi hitzaldik osatu duten aurtengo Arkeologia Asteako egitaraua. Asteartean Neandertalak Euskal Herrian izeneko hitzaldia emango zuten bihar Joseba Rios eta Asier Gomez ikerlariek Alonderoko aretoan; eta ostegunean, Zestoako ondare arkeologikoaren ingurukoan hitz egin zuen Iñigo Arizagak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide