Besoetako ipuinak tailerrean izena emateko epea zabalduko dute bihar Zestoako liburutegian. Ana Apika ipuin kontalariak zuzenduko du saioa eta 1-3 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa izango da: "Emozioak eta sorpresak lapikoan sartuko ditugu. Hauekin batera irudi poetikoak, soinu ederrak, kanta txikiak eta liburu politak erabiliz haur literaturan murgilduko gara".
Abenduaren 16an izango da, 11:00etan kiroldegian. Antolatzaileek azaldu dute beharrezkoa izango dela haur bakoitza heldu baten laguntzaz joatea.