"Neandertalez blai", Zestoako Arkeologia Astearen lehen hitzaldian

Mailo Oiarzabal 2023ko azaroaren 22a

'Neandertalak Euskal Herrian' hitzaldiaren une bat, atzo, Alonderoko aretoan. (Antxieta arkeologia taldea)

Joseba Rios eta Asier Gomez ikerlariek gidatutako saioarekin ireki zuten atzo astea Alonderoko aretoan. Bihar, toki eta ordu berean (19:00), Zestoako ondaren arkeologikoaz hitz egingo du Iñigo Areizagak.

Martxan da aurtengo Zestoako Arkeologia Astea. Zestoako Udalak Antxieta arkeologia taldearekin elkarlanean antolatutako egitasmoa bi hitzaldirekin eta erakusketa-azoka batekin osatu dute, eta atzo arratsaldean eskaini zuten lehen hitzaldia Joseba Rios eta Asier Gomez ikerlariek Alonderoko udal aretoan. Neandertalak Euskal Herrian zen hitzaldiaren izenburua, eta "neandertalez blai" atera ziren bertaratutakoak, Antxietakoen hitzetan, "benetan bikaina" izan zen saioaren ondoren.

Bihar, toki eta ordu berean (19:00), Zestoako ondare arkeologiko aberatsa: ikuspegi orokor bat. solasaldia eskainiko du du Iñigo Areizagak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide