Ezkaizto auzo elkarteak antolatutako Elikadura osasuntsua tailerra aurkeztuko dute ostiralean eta larunbatean, 11:00etan Arroabeko eskola zaharrean. Aintzane Etxeberria nutrizionistak gidatuko duen ikastaroa urtarrilean hasiko da, eta bertan elikadurak ongizatean daukan eraginaz eta aldaketa txikien onurez hitz egingo dute, besteak beste. "Dietarik gabe, benetako janaria, naturala, jasangarria, gozoa eta egiteko erraza" dena ezagutuko dute.
Datozen egunetan izango diren aurkezpenetarako sarrera librea izango da, eta urtarrilean hasiko den ikastaroan parte hartu nahi dutenek Txara kooperatiban eman beharko dute izena, edo, bestela, Ezkaizto Auzo Elkartearekin jar daitezke harremanetan. Urtarrilean hasiko dira, baita ere, argazkilaritza eta reiki usui ikastaroak.