Igandean, hilaren 26an, Urepeleko herriko etxean izango den senidetze ekitaldirako autobusa antolatu du Zestoako Udalak. Izena udaletxean eman beharko da, eta horretarako azken eguna osteguna izango da, 15:00etan. Plaza mugatuak izango direnez, horiek aurretik betetzen badira, izena emateko epea aurretik itxiko dute.
Igandean, 09:00etan irtengo da autobusa Zestoatik Urepelera, eta 16:00etan izango da itzulera. Urepelen otordua emango dute. Autobuseko izen-ematea nahiz otordua, 10 euro ordaindu beharko da, biak barne.
Joan zen asteburuan egin zuten Zestoa eta Urepele (Nafarroa Beherea) senidetzeko lehen ekitaldi ofiziala Zestoan. Xole Aire auzapeza buru zuen ordezkaritza etorri zen Urepeletik Zestoara ekitaldirako, eta hark Mikel Arregi Zestoako alkatearekin batera gidatu zuen saioa. Senidetzaren gorpuzteak eta ospakizunak jarraipena izango dute datorren asteburuan. Zestoako senidetze ekitaldiko bideoa, hemen.