Mendietan zentral eolikorik ez dutela nahi aldarrikatu dute Zestoan

Ihintza Elustondo 2023ko azaroaren 11

Mendietan zentral eolikoak eraikitzearen aurka, mendi irteera, elkarretaratzea eta bazkaria egin dituzte gaur Zestoan.

Sañu Bizirik taldeak, Zestoako Gazte Asanbladak eta hango Agiro mendi klubak antolatuta, mendi irteera, elkarretaratzea eta bazkaria egin dituzte gaur Zestoan, Mendietan zentral eolikorik ez! lelo hartuta.

Eguna hasteko, mendi irteera egin dute 09:00etan Gurutzetik abiatuta. Endoiara joan dira aurrena, eta han hamaiketakoa egin dute. Ondoren, Otzarreta gaina, Belioso, Ekain gailurra, eta Sastarrain zeharkatu dituzte, berriz herrira itzultzeko. 13:00etan, berriz, elkarretaratzea egin dute, eta 14:00etan bazkaria izan da Gaztetxean.

(Argazkiak: Sañu Bizirik eta Zestoako Gazte Asanblada)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide