3 urtetik gorako haurrek eta gaztetxoek zirku tailerrean parte hartzeko aukera izango dute azaroaren 24an. Sakulupe Guraso Elkarteak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatutako jarduera da, eta interesa dutenek hilaren 17a baino lehen eman beharko dute izena 688 68 40 29 telefono zenbakira deituta.
3 urtetik gorako haurrek hartu ahal izango dute parte, eta 3 eta 6 urte bitartean dituztenek heldu batekin joan beharko dute. Bi orduko saioa izango da, 17:00etatik 19:00etara.