Bertso afaria antolatu dute Arroagoian

Intza Trula 2023ko azaroaren 7a

Hilaren 18an, larunbatez, egingo dute bertso afaria Arroagoian eta sarrerak erosteko azken eguna azaroaren 14a izango da.

Azaroaren 18an bertso afaria egingo dute Arragoian, Aitor Salegi eta Danel Olano bertsolariekin. Gaua ez da hor amaituko ordea; izan ere, goizalderaino dantzan jarraitu nahi dutenentzako DJ Patx arituko da musika jartzen.

Afaria 21:00etan izango da, Arroagoiko Elkartean. Otordurako sarrerak Koiote tabernan edo 674 764 396 telefonora deituta eskuratu daitezke 25 euroan, azaroaren 14ra bitarte. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide