Zestoa eta Urepele senidetzeko proiektuaren inguruko bilera egingo dute ostiralean

Intza Trula 2023ko azaroaren 6a

Zestoa eta Urepele senidetzeko proiektua aurkeztuko dute. (Danbolin)

Ostiral honetan, hilaren 10ean, Zestoaren eta Urepeleren arteko senidetze proiektua aurkeztu eta hori aurrera eramateko lantaldea osatuko dute, 18:00etan Alonderon.

Zestoa eta Urepele arteko senidetze proiektuaren inguruko bilera irekia egingo dute ostiral honetan, 18:00etan Alonderon. Alde batetik, proiektuaren nondik norakoak aurkeztuko dituzte, eta, bestetik, lanean jardungo duen taldea osatuko dute.

Proiektua Ideiak 2023 egitasmoan bozkatuenetakoa izan zen; horregatik, 20.000 euroko diru laguntza jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluaren eskutik, urtebetean proiektua gauzatzeko. Gehiago jakiteko interesa duten herritar guztiak daude bilera irekira gonbidatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide