Bihar izango da 'Kontaidazu ipuin bat' egitasmoko azaroko saioaren txanda

Mailo Oiarzabal 2023ko azaroaren 6a

Zestoako Udal Liburutegia.

17:30ean hasiko da Udal Liburutegian LH1etik gorako ikasleei zuzendutako ipuin kontaketa, Irati Sasiainen eskutik.

Kontaidazu ipuin bat egitasmoak ikasturteko bigarren hitzordua izango du biharZestoako Udal Liburutegian.

Ohi bezala, 17:30ean hasiko da bihar ere ipuin kontaketa saioa. Hil honetan Irati Sasiain izango da kontalaria eta saioa LH1etik gorako ikasleei zuzenduta dago.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide