Zestoako Agiro mendi klubak Mendi Astea antolatu du hilaren 15etik 18ra artean, eta ohikoa den moduan, mendiari lotutako askotariko ekintzak egingo dituzte hainbat egunez.
Hilaren 15ean, asteazkenez, hasiko da Zestoako Mendi Astea. Egun horretan, 19:15ean, Liam Zunzunegik Toubkalera igoera eta Erg Cherbbi basamortuan trekkinga 10 minutu irauten duen bideoa eskainiko du, eta segidan Maddi eta Juankar Alberdi aita-alabek Manasluko gailurrera egindako trekkingaren bideoa emango dute.
Hilaren 17an, berriz, mendiko segurtasun tailerra eskainiko du Rafa Zuzak kiroldegian, 18:00etatik 20:00etara artean. Bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, 665 75 69 52 telefono zenbakira deituta.
Larunbatean izango da Mendi Asteko azken saioa, eta BTT zeharkaldia egingo dute egun horretan. 08:30ean Gurutzetik irtenda, honako ibilbide hau egingo dute, Jesus Mari Ibarguren Rubio eta Juan Karlos Iraolagoitiaren omenez: Zestoa-Azkoitia-Olaso auzoa-Aittola-Goltzibar-Zestoa.