Eserleku guztiak bete dira Loreto F. Imaz organista donostiarrak gaur eguerdian Aizarnako elizan eskaini duen kontzertuan. Organista eta klabezista donostiarra da Imaz, Donostiako Goi Kontserbatorioko katedradun emeritua, eta 40 urte baino gehiago daramatza kontzertuak eskaintzen.
Gaurko ikuskizunean autore ezberdinen hainbat pieza interpretatu ditu organo jotzaileak; hala nola L'homme Arme, The Drum and Flute, La Reina de los Pange Linguas eta The Irish March.
