Zestoa Geuk Egina aplikazioa erabili beharko da aurrerantzean udalari kexak adierazteko

Intza Trula 2023ko aza. 4a, 11:00

Mugikorra. (Pixabay)

Zestoa Geuk Egina aplikazioaren bitartez udalaren eta herritarren arteko komunikazioa "azkarragoa, eraginkorragoa eta zuzenagoa" izatea da helburua. 

Hemendik aurrera udalari kexak, iradokizunak eta bestelako oharrak adierazteko Zestoa Geuk Egina aplikazioa erabili beharko dute herritarrek. Orain arte udalaren webgunetik bidal zitezkeen mezu hauek, baina aplikaziotik "errazagoa" dela azaldu du Zestoako Udalak.

Aldaketa honekin udalaren eta herritarren arteko komunikazioa "azkarragoa, eraginkorragoa eta zuzenagoa" izatea da helburua. Horrez gainera, udalak argitaratzen dituen oharrak ere bertatik zuzenean jasotzeko aukera dute erabiltzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide