Jon Artano kazetari zestoarrak, argitaratu berri duen Juana liburua aurkeztuko du Zestoako Alondero aretoan. Datorren asteartean, hilaren 7an, izango da liburuaren aurkezpena, 19:00etan. Pako Aristi idazle urrestildarra arduratuko da aurkezpeneko gidari lanak egiteaz.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak ematen duten Tene Mujika Bekari esker idatzi du Juana liburua Artanok. Juana Perea Platerenaren istorioa izan du hark kontagai 160 orrialdetako lanean. 2020an erail zuten Perea gizon armatu batzuek, Kolonbian.