Loreto F. Imaz organo jotzaile eta klabezinista donostiarrak organo kontzertua eskainiko du larunbat honetan, azaroaren 4an, Aizarnako parrokian. 12:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrera doakoa izango da.
Loreto F. Imaz Donostiako Goi Kontserbatorioko katedradun emeritua da. Baxu jarraituko irakasle izan zen Musikenen 2004 eta 2019 bitartean, eta 2015az geroztik, Burgosko (Espainia) Organo Iberiarraren Jardunaldietako irakaslea da. Horretaz gain, Burgosko Francisco Salinas Organo Lehiaketa Nazionaleko epaimahaikidea ere bada. 40 urtetik gora daramatza kontzertuak eskainiz, musika grabazioak eginez, eta musika irakasle lanetan.