Aire ahizpek goraino bete dute Aizarnako eliza

Aitziber Arzallus 2023ko urriaren 29a

Aire ahizpak Aizarnako elizan, atzo. (Ane Aranburu)

Aizarnako Herri Elkarteak antolatu zuen kontzertua, eta bertaratu ziren herritarrek arratsalde atsegina igaro zuten.

Atzo arratsaldean Aire ahizpek kantaldia eskaini zuten Aizarnako elizan, Aizarnako Herri Elkarteak antolatuta. Urepelgo (Nafarroa Beherea) ahizpek ez zuten hutsik egin eta ezta herritarrek ere. Bete egin zuten eliza haien ahotsek erakarrita bertaratu zirenek, eta kantaldi atseginaz gozatzeko auketa izan zuten.

(Argazkia: Rosa Leunda)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide