Askotariko ekitaldiekin hasi dute Txikitasunean Handi asteburua

Unax Larrañaga 2023ko urriaren 28a

Potx pailazoaren emanaldia eta mus txapelketa egin zituzten atzo. Gaur goizean, berriz, auzotarren arteko jolasak egin dituzte, eta arratsaldean, triki poteoa eta bertso afaria egingo dituzte.

Txikitasunean Handi asteburua ospatzen ari dira egunotan Arroabean, auzoko Txikitasunean Handi elkarteak antolatuta. Atzo, ostirala, hasi zituzten egitasmo horren barruko ekitaldiak; hain zuzen ere, Potx pailazoaren emanaldiarekin hasi zuten arratsaldea, eta 22:00etan mus txapelketa azkarra jokatu zuten.

Gaurko ere egitarau oparoa dute antolatuta Arroabeko bizilagunek. Goizean, arroarren arteko jolasak egin dituzte frontoian; arratsaldean, berriz, triki poteoa egingo dute, 20:00etan hasita, eta ondoren, 21:00etan, bertso afaria egingo dute. Iñigo Izagirre, Aitor Mendiluze eta Aitor Salegi bertsolariak izango dira afaria bertso doinuz girotzeaz arduratuko direnak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide