'Adabaki' antzezlana taularatuko dute bihar Arroagoian

Intza Trula 2023ko urriaren 27a

Adabaki antzezlana.

Adabaki "emozioz eta jolasez beteriko antzezlan optimista" da. 17:30ean emango dute emanaldia Ada eta Baki pailazoek, Arroagoian. 

Adabaki antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute bihar arratsaldean. 17:30ean igoko dira oholtzara Ada eta Baki pailazoak, Arroagoian.

Honela aurkezten dute egileek antzezlana: "Atal, txaplata, petatxu, puska. Bi pailazo, leku bat eta mila aukera. Erori eta jaiki, korrika egin, haserretu, bakeak egin, maitatu eta gorrotatu, puskatu, osatu, berriz puskatu eta elkarrekin berreraiki. Dena konpon daitekeelako eta jolasak ez duelako mugarik. Ada eta Baki pailazoek ez diote haserretzeari beldurrik, beti aurkitzen dutelako elkarrengana itzultzeko bidea. Adabaki emozioz eta jolasez beteriko ikuskizun optimista da". 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide