Auzitegietako azken epaiek herritarrei nola eragiten dien azaltzeko hitzaldia antolatu dute Zestoan

Nerea Uranga 2023ko urriaren 27a

Zesroako Alondero.

Azaroaren 2an, ostegunez, 18:00etan izango da solasaldia Alonderoko aretoan, eta Iñigo Urrutiak eta Miren Segurolak parte hartuko dute.

Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako manifestazioa deitu du Bilbon, 17:00etan, Euskaldunatik abiatuta. Deialdi horri lotuta, Zestoako Udalak azaroaren 2rako solasaldia antolatu du, 18:00etan, Alonderon.

Auzitegietako azken epaiek nola eta zertan eragingo digute herritarroi? izenburu hartuta hitz egingo dute Iñigo Urrutia Administrazio Zuzenbideko EHUko irakasleak eta Miren Segurola Uemako koordinatzaileak.

Zestoako Udalak solasaldian parte hartzera deitu ditu herritarrak, eta horrez gainera, gogorarazi du azaroaren 4ko manifestaziora joateko autobusa antolatu dutela Zestoatik. 15:00etan irtengo du Azpeiti alderako autobus geltokitik. Autobuserako txartelaren salneurria 5 euro da, eta Portale kulturgunean eskuratu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide